XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oarkunak.

1.ª Aragiya jan diteken egunetan, arraya ere jan diteke, ta otordu baten biyak nastu ere bai.

2.ª Aragiya gebendua dagoan egunetan, aragi-salda ere gebendua dago.

3.ª Aragi-koipe edo orren antzekoz janariyak kutsutzea beti zillegi da.

4.ª Arrautz ta esnekiyak jatea zillegi da beti, baita barau egunetako gozari ta apari txikiyetan ere.

5.ª Gallaldi aubek irabazteko, Gurutzadakoaz gañera, Aragi-Bulda eduki bear da.

Aragi-Buldak badira sei lagun edo gutxigoko sendiyentzat aldiña dutenak.

6.ª Españiyako biztanleak atzerriyan ere gallaldi aubek goza ditzakete, erakuspide txarrez izan ezik.

7.ª Edozein Aitor-Entzunlek barau-lege aubetatik azketsi dezake, zerbait ziyo badago (alotezkoa izanik ere).

8.ª Bulda auben gallaldiyak, barreatzen diranetik, urte oso ta illabeteko eskubidea ematen dute.

9.ª Aragi-Buldaren gallaldiyak Aita Santuak txiroei biyotz onez ematen dizte; ori artu gabe, ta beste egin bearrik ez dutela.

Onetarako, txiro aditzen dira, beren lansariz bizi diranak, naiz ta beste zerbait ongasun eduki.